2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Aldaketa, herrilurren erlezaintzarako ustiapena arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2017ko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen herrilurren erlezaintzarako ustiapena arautzen duen ordenantza fiskala (2017ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 19an).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Altsasun, 2017ko uztailaren 12an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
ERANSKINA
Herrilurren ustiapenagatik ordaindu beharreko kanona hau da: 20,00 euro/ustiapen urteko.
Iragarkiaren kodea: L1708697