2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
6/2017 aldaketa aurrekontuan, 2017ko aurrekontuko kreditu bereziaren bidez. Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2017ko maiatzaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontuan kreditu bereziaren bidez aldaketa egiteko 6/2017 espedientea.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatutako legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2017ko ekainaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, argitara ematen da iragarkia.
KREDITU BEREZIA
PARTIDA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA (euro) |
1 4121 6900002 | Inbertsioak mendietan 2018 | 3.000,00 |
GUZTIRA | 3.000,00 |
Aurreko kreditu aldaketak honako partida honen kargura finantzatuko dira:
PARTIDA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA (euro) |
1 4121 2269901 | Mendi batzordearen jarduerak | 3.000,00 |
GUZTIRA | 3.000,00 |
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Altsasun, 2017ko uztailaren 14an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1708693