2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Bertan behera uztea deialdia, hautaproben bitartez familia-langile lanpostuan (C mailakoan), gizarte zerbitzuen alorreko etxeko laguntza zerbitzuan, aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko
Iragarki honen bidez jakitera ematen da Alkatetzak 2017ko ekainaren 14ko 560/2017 Ebazpenaren bidez hartutako erabakia:
Alkatetzak 2016ko uztailaren 11ko 634/2016 Ebazpenaren bidez deialdiaren oinarriak onetsi ziren, hautaproben bitartez familia-langile lanpostuan (C mailakoan), Burlatako Udaleko gizarte zerbitzuen alorreko etxeko laguntza zerbitzuan, aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko. Iragarki oholean eta udalaren web orrian argitaratutako iragarki baten bidez, deskribatu deialdiari lotutako prozedura etetea erabaki zen. Horrez gain, hautapen prozesu horretan parte hartzeko eskabidea aurkeztu zutenei banan-banan jakinarazi zitzaien. Horrenbestez, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenden onespena bertan behera utzi zen, txosten juridiko bat egin arte deialdian legez eskatutako baldintzen egokitasunari buruz.
Giza baliabideen arloak txostena egin du, eta ondorioztatzen da onetsitako oinarriek ordenamendu juridikoa urratzen dutela deialdian parte hartzeko eskatzen diren titulazioei dagokienez. Horregatik, ezinezkoa da prozedurarekin jarraitzea, eta bertan behera utzi behar da deialdia, ordenamendu juridikoa betetzen duten deialdi eta oinarri berriak egin daitezen.
Deialdi horretan parte hartzeko eskabidea eta dokumentazioa aurkeztu zuten guztiek agiriak berreskuratu ditzakete 2017ko abuztuaren 21etik irailaren 30era, 8:00etatik 14:00etara, Burlatako Herritarrentzako Arreta Bulegoan. Onetsiko diren oinarri berriak Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnean, interesdunek berriz aurkeztu beharko dute deialdi berrian eskatuko den dokumentazioa.
Horrenbestez,
ERABAKI DA:
Lehena.–Bertan behera uztea deialdia, hautaproben bitartez familia langile lanpostuan (C mailakoan), Burlatako Udaleko gizarte zerbitzuen alorreko etxeko laguntza zerbitzuan, aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko (2016ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 22koa), eta beste deialdi batean sartuko diren oinarri berriak prestatzeari ekitea.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunek jakin dezaten.
Burlatan, 2017ko uztailaren 4an.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1708401