Iragarkia
154. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 10a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
234/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren menpeko datu pertsonalen fitxategi batzuk sortu, aldatu eta kentzen dituena.
Administrazio Publikoen erantzukizuna da beren eginkizunetarako erabiltzen dituzten datu pertsonalen fitxategiak sortzea eta kentzea.
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 20.1 artikuluan xedatzen duenez, Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu edo kentzeko modu bakarra dago: xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratuko dena.
Datu Pertsonalen tratamendu informatikoa arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoaren bigarren xedapen gehigarria betez, Nafarroako Gobernuak, uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen esku dauden datu pertsonalen fitxategi informatizatuak arautu zituen. Foru dekretu horren 2. artikuluan ahalmena eman zitzaion fitxategiaren ardura duen unitatea atxikita duen departamentuko kontseilariari fitxategi horiek sortu, aldatu edo kentzeko.
Horrela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 26ko 120/2008 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren menpe dauden datu pertsonalen zenbait fitxategi informatizatu sortu, aldatu eta kendu ziren. Gero, apirilaren 13ko 183/2010 Foru Aginduaren bidez eta martxoaren 1eko 71/2013 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren zenbait fitxategi eguneratu eta kendu ziren.
Administrazioaren antolaketan egindako aldaketen ondorioz eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Depamentuaren eskumenen erabilerari loturik sortu diren behar berrien ondorioz, zenbait alderdi sortu eta beste zenbait aldatu behar dira deklaratuta dauden fitxategi batzuetan, eta deklaratuta dauden beste fitxategi batzuk kendu behar dira, erabiltzen ez direlako edo beste batzuek ordeztu dituztelako.
Aipatutako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren agindua betetzearren, departamentu honek kudeatutako datu pertsonalen fitxategiei dagokienez, eta herritarrei dagozkien legezko eskubideak bermatzearren, aginduzko txostenak jasorik, eman dizkidaten ahalmenak baliatuz eta adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. artikulua. Xedea.
1. Foru agindu honen I. eta II. eranskinetan jaso eta zehazten dira Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren aplikazio eremuan dauden datu pertsonalak dituzten Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren fitxategiak.
2. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren aplikazio eremuan dauden Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren fitxategiak dira, orobat, “Mintegizainak” fitxategia eta “Osasun eta ekoizpen erregistroak”, martxoaren 26ko 120/2008 Foru Aginduaren bidez sortuak, eta “NBEUF-LGENF diru-laguntzak” izenekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 13ko 183/2010 Foru Aginduaren bidez sortua.
2. artikulua. Fitxategiak sortzea.
Foru agindu honen I. eranskinean aipatzen diren datu pertsonalen fitxategiak sortzen dira, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako moduan eta baldintzetan.
3. artikulua. Fitxategiak aldatzea.
Foru agindu honen II. eranskinean aipatzen diren datu pertsonalen fitxategiak aldatzen dira, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako moduan eta baldintzetan.
4. artikulua. Fitxategiak kentzea.
Foru agindu honen III. eranskinean aipatzen diren datu pertsonalen fitxategiak kentzen dira, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako moduan eta baldintzetan.
5. artikulua. Erantzukizuna.
Aipatutako fitxategien arduradunek behar diren neurri guztiak hartu beharko dituzte fitxategi horietan dauden datu pertsonalak ezarritako helburuetarako erabiltzen direla bermatzeko, foru agindu honetan zehazten diren helburuetarako, alegia, eta aipatutako Lege Organikoan eta indarreko gainerako arauetan aitortutako berme, betebehar eta eskubideak betetzeko ere bai.
6. artikulua. Datuen lagapena.
Datu pertsonalak jakinaraziko dira, bakar-bakarrik, lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen legezko eginkizunei zuzenean lotutako helburuak betetzeko, eta, betiere, interesdunak aurretik baimenduta. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 11.2 artikuluan eta 21.1 artikuluan jasotako kasuetan, ez da beharrezkoa izanen baimen hori.
Baimentzen diren lagapenei dagokienez, fitxategien arduradunek lagapen-hartzaileari ohartaraziko diote datuak lagapenaren helburuetarako erabili beharko dituztela, aipatutako Lege Organikoaren 4.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.
7. artikulua. Datuetan sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubidea.
Aipatutako fitxategien eraginpean dauden pertsonek datuetan sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubideak erabiltzen ahalko dituzte, fitxategi bakoitza sortu edo aldatzeko foru agindu bakoitzaren eranskinean adierazten den organoaren aurrean, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan adierazi bezala.
Lehen xedapen gehigarria.–Fitxategiak Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzea.
Foru agindu honetan aipatzen diren fitxategien sorrera eta aldaketa Datuak Babesteko Agentziari jakinaraziko zaizkio, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 39.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Bigarren xedapen gehigarria.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari fitxategien berri jakinaraztea.
Foru agindu hau Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Informazioa Kudeatzeko Atalera igortzea agintzen da.
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2017ko ekainaren 22an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.
I. ERANSKINA
Fitxategiak sortzea
Datu pertsonalak biltzen dituzten honako fitxategi informatizatu hauek sortzen dira:
1.–Fitxategia. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza.
a) Arduraduna: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia; helbidea: González Tablas, 9, 31005 Iruña (Nafarroa).
b) Fitxategiaren izena eta deskribapena: Lurraldearen eta hirigintzaren antolamendu tresnen ondorioz, lurzoru urbanizaezinetako jarduera baimengarrien espedienteen kudeaketaren ondorioz eta laguntza ekonomikoen kudeaketaren ondorioz ukitutako pertsonen eta prozesu horietan interesa dutenen datu pertsonalen fitxategia.
c) Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: kudeaketa administratiboa.
d) Zein pertsonaren edo talderen datu pertsonalak lortu nahi diren edo zein diren datu horiek ematera behartuta daudenak: ukitutako ondasun eta eskubideen titularrak.
e) Datuak biltzeko prozedura: Datuak interesdunen beraien, erregistro publikoen eta erakunde publikoen bidez bilduko dira.
f) Interesa duten pertsonen kategoriak edo gizataldeak: Ukituak. Interesdunak.
g) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta hartan jasotzen diren datu pertsonalen deskribapena:
a.–Identifikazio datuak: izen-abizenak, NANa/IFZ, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa.
b.–Inguruabar sozialen datuak: jabetza tituluak.
c.–Datu profesionalak.
d.–Datu ekonomiko-finantzarioak.
h) Tratamendu sistema: mistoa.
i) Datu pertsonalen lagapena: ez dago aurreikusia.
j) Datuen nazioarteko transferentziak: ez dago aurreikusia.
k) Datuetan sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia; helbidea: González Tablas, 9, 31005 Iruña (Nafarroa).
l) Segurtasun neurriak eta haien maila: oinarrizko maila.
2.–Fitxategia. Ingurumen kalitatea.
a) Arduraduna: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia; helbidea: González Tablas, 9, 31005 Iruña (Nafarroa).
b) Fitxategiaren izena eta deskribapena: zabalkunde-jardueretan parte hartzen duten pertsonen datu pertsonalak dituen fitxategia.
c) Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: ingurumen arloko zabalkunde-kanpainak antolatzea. Arlo honetan egiten diren ekintza eta jarduera berriei buruzko informazioa igortzea. Kudeaketa fiskala, administratiboa eta kontabilitate arlokoa.
d) Zein pertsonaren edo talderen datu pertsonalak lortu nahi diren edo zein diren datu horiek ematera behartuta daudenak: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria. Behatzaile meteorologikoak eta merkatuen ebaluatzaileak.
e) Datuak biltzeko prozedura: datuak interesdunen beraien, erregistro publikoen eta erakunde publikoen bidez bilduko dira.
f) Interesa dutenen kategoriak edo gizataldeak: Parte-hartzaileak. Behatzaile meteorologikoak eta merkatuen ebaluatzaileak.
g) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta hartan jasotzen diren datu pertsonalen deskribapena:
a.–Identifikazio datuak: izen-abizenak, NANa/IFZ, helbidea, telefonoa, irudia/ahotsa, helbide elektronikoa eta Gizarte Segurantzaren zenbakia.
b.–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak: jaiotze eguna eta tokia, adina, sexua.
c.–Enpleguari lotutako xehetasunen gaineko datuak: lanbidea.
h) Tratamendu sistema: mistoa.
i) Datu pertsonalen lagapena: zabalkunde jardueretan lankide aritzen diren entitateei eta antolatzaileei lagatzea.
j) Datuen nazioarteko transferentziak: ez dago aurreikusia.
k) Datuetan sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia; helbidea: González Tablas, 9, 31005 Iruña (Nafarroa).
l) Segurtasun neurriak eta haien maila: oinarrizko maila.
3.–Fitxategia. Nekazaritzako Ustiategien Erregistroa.
a) Arduraduna: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia; helbidea: González Tablas, 9, 31005 Iruña (Nafarroa).
b) Fitxategiaren izena eta deskribapena: Nekazaritzako ustiategien erregistroa; ustiategien titularren, ordezkarien eta harremanetarako pertsonen datu pertsonalak jasotzen ditu, haien kudeaketa administratiboa egiteko.
c) Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: kudeaketa administratiboa.
d) Zein pertsonaren edo talderen datu pertsonalak lortu nahi diren edo zein diren datu horiek ematera behartuta daudenak: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.
e) Datuak biltzeko prozedura: datuak interesdunen beraien, erregistro publikoen eta erakunde publikoen bidez bilduko dira.
f) Interesa dutenen kategoriak edo gizataldeak: eskatzaileak, onuradunak.
g) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta hartan jasotzen diren datu pertsonalen deskribapena:
a.–Identifikazio datuak: izen-abizenak, NANa, Gizarte Segurantzaren/Mutualitatearen zenbakia, helbidea, telefonoa, irudia/ahotsa, merkataritzako izena, eraketa-eskriturak, eskubideak.
b.–Beste datu batzuk: Gizarte Segurantza dela-eta edo zergen kontura egin beharreko ordainketak egunean ez izatea.
c.–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.
d.–Inguruabar sozialen datuak.
e.–Enpleguari buruzko datuak.
f.–Informazio komertzialeko datuak.
h) Tratamendu sistema: mistoa.
i) Datu pertsonalen lagapena: Nafarroako Gobernua eta Agroseguro.
j) Datuen nazioarteko transferentziak: ez dago aurreikusia.
k) Datuetan sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia; helbidea: González Tablas, 9, 31005 Iruña (Nafarroa).
l) Segurtasun neurriak eta haien maila: oinarrizko maila.
4.–Fitxategia. Toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen gaikuntzak.
a) Arduraduna: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia; helbidea: González Tablas, 9, 31005 Iruña (Nafarroa).
b) Fitxategiaren izena eta deskribapena: idazkarien edo kontu-hartzaileen gaikuntza lortu nahi dutenen datu pertsonalen fitxategia.
c) Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: kudeaketa administratiboa.
d) Zein pertsonaren edo talderen datu pertsonalak lortu nahi diren edo zein diren datu horiek ematera behartuta daudenak: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.
e) Datuak biltzeko prozedura: datuak interesdunen beraien, erregistro publikoen eta erakunde publikoen bidez bilduko dira.
f) Interesa dutenen kategoriak edo gizataldeak: eskatzaileak.
g) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta hartan jasotzen diren datu pertsonalen deskribapena:
a.–Bereziki babestutako datuak: osasuna.
b.–Identifikazio datuak: izen-abizenak, NANa, helbidea, telefonoa, irudia, helbide elektronikoa eta NANaren fotokopia.
c.–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.
d.–Inguruabar sozialen datuak.
e.–Datu akademiko eta profesionalak.
f.–Enpleguari lotutako xehetasunen gaineko datuak.
h) Tratamendu sistema: mistoa.
i) Datu pertsonalen lagapena: Nafarroako toki entitateak.
j) Datuen nazioarteko transferentziak: ez dago aurreikusia.
k) Datuetan sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua.
l) Segurtasun neurriak eta haien maila: maila altua.
II. ERANSKINA
Fitxategiak aldatzea
Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren aldaketa. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen menpeko fitxategi informatizatuak onesten dira, datu pertsonalak biltzen dituztenak
Fitxategi hauek aldatzen dira, eta honela idatzita geldituko dira:
5.–Fitxategia. Ehizaren, arrantzaren eta hegazti harrapari bidezko ehizaren Erregistroa (Fitxategiaren kodea Datuak Babesteko Agentzian: 1942456790).
b) Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: kudeaketa fiskala, administratiboa eta kontabilitate arlokoa. Administrazio prozedura.
Fitxategiaren izena eta deskribapena: datu pertsonalak dituen fitxategia, ehiza, arrantza eta hegazti harraparien bidezko ehiza egiten duten pertsonen kopurua kontrolatzeko eta jarduera horiekin lotutako espedienteen kudeaketa administratiboa egiteko. Ehiza-barrutien eta zaindarien kontrol administratiboa.
b) Interesa dutenen kategoriak edo gizataldeak: ehiztariak, arrantzaleak, harrapari bidezko ehiztariak eta zaindariak.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta jasotzen diren datu pertsonalak:
a.–Identifikazio datuak: izen-abizenak, NANa/IFZ, helbidea, telefonoa, sinadura, helbide elektronikoa.
h) Tratamendu sistema: mistoa.
i) Segurtasun neurriak eta haien maila: oinarrizko maila.
6.–Fitxategia. Abeltzaintzako Errolda (fitxategiaren kodea Datuak Babesteko Agentzian: 1942456750).
a) Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: osasun kontrola eta kudeaketa. funtzio estatistiko publikoa. Helburu historikoak, estatistikoak edo zientifikoak. Administrazio prozedura. Beste helburu batzuk.
Fitxategiaren izena eta deskribapena: datu pertsonalak dituen fitxategia, Abeltzaintza Atalaren jarduera guztiak kontrolatu eta kudeatzeko: osasuna, estatistika, laguntzen kudeaketa, ikuskapena eta abeltzaintzako bulegoen koordinazioa. Ustiategien berariazko datu guztiak biltzen ditu.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta jasotzen diren datu pertsonalak:
a.–Identifikazio datuak: izen-abizenak, NANa/IFZ, Gizarte Segurantzaren/Mutualitatearen zenbakia, helbidea, telefonoa, sinadura, helbide elektronikoa.
b.–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.
c.–Inguruabar sozialen datuak.
d.–Datu akademiko eta profesionalak.
e.–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
f.–Ondasun eta zerbitzuen gaineko transakzioen datuak.
e) Datu pertsonalen lagapena: Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa. Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuak.
h) Tratamendu sistema: mistoa.
i) Segurtasun neurriak eta haien maila: oinarrizko maila.
Martxoaren 26ko 120/2008 Foru Aginduaren aldaketa. Haren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren menpe dauden datu pertsonalen fitxategi informatizatu batzuk sortu, aldatu eta kendu ziren
Honako fitxategi hau aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
7.–Fitxategia. Zerbitzu Juridikoa (fitxategiaren kodea Datuak Babesteko Agentzian: 2082000671).
a) Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: Justizia. Administrazio prozedura. Zehapenen kudeaketa. Kudeaketa fiskala, administratiboa eta kontabilitate arlokoa.
Fitxategiaren izena eta deskribapena: salaketen kudeaketa, zehapen espedienteak, errekurtsoak, ondare-erantzukizuna erreklamatzeko espedienteak eta indarreko legediaren araberako egoerak berrezartzea.
b) Interesa dutenen kategoriak edo gizataldeak: eskatzaileak, salatuak, ukitutakoak.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta jasotzen diren datu pertsonalak:
a.–Bereziki babestutako datuak: osasuna.
b.–Zehapen administratiboen datuak.
c.–Identifikazio datuak: izen-abizenak, NANa/IFZ, helbidea, helbide elektronikoa.
d.–Beste datu batzuk: lurzatien titulartasuna.
e.–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
h) Segurtasun neurriak eta haien maila: maila altua.
III. ERANSKINA
Fitxategiak kentzea
Fitxategi hauek kendu dira:
–Salaketa.
Fitxategiaren kodea Datuak Babesteko Agentzian: 1942456749.
Fitxategi hauen datuak Zerbitzu Juridikoak izeneko fitxategian sartzen dira.
–Landa-errentamenduak.
Fitxategiaren kodea Datuak Babesteko Agentzian: 2082000321.
Fitxategi honen datuak Nekazaritzako Ustiategien Erregistroa izeneko fitxategian sartuko dira, sortu berri baita.
–Mahastien Katastroa eta Erregistroa.
Fitxategiaren kodea Datuak Babesteko Agentzian: 2082000706.
Fitxategi honen datu batzuk Nekazaritzako Ustiategien Erregistroa izeneko fitxategian sartuko dira, sortu berri baita, eta beste batzuk Zerbitzu Juridikoak izenekoan.
–Mahastizaintzako analisia (autokontsumoa).
Fitxategiaren kodea Datuak Babesteko Agentzian: 2082000718.
Fitxategi honen datuak Nekazaritzako Ustiategien Erregistroa izeneko fitxategian sartuko dira, sortu berri baita.
–Nekazaritzako makinak.
Fitxategiaren kodea Datuak Babesteko Agentzian: 1942456758.
Fitxategi honen datuak Nekazaritzako Ustiategien Erregistroa izeneko fitxategian sartuko dira, sortu berri baita.
–Nafarroako Nekazaritza fitxategia.
Fitxategiaren kodea Datuak Babesteko Agentzian: 1942456753.
Fitxategi honen datuak Nekazaritzako Ustiategien Erregistroa izeneko fitxategian sartuko dira, sortu berri baita.
–Behatzaileak eta ebaluatzaileak.
Fitxategiaren kodea Datuak Babesteko Agentzian: 2082000323.
Fitxategi honen datuak Ingurumen Kalitatea izeneko fitxategian sartuko dira, sortu berri baita.
–Urbasa Andiako abeltzaintzako eraikinak.
Fitxategiaren kodea Datuak Babesteko Agentzian: 2062640505.
Fitxategi hauen datuak Abeltzaintzako Errolda izeneko fitxategian sartzen dira.
Iragarkiaren kodea: F1707787
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
