1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
30/2017 FORU AGINDUA, abuztuaren 7koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, uztailaren 3ko 21/2017 Foru Agindua baliogabe uzten duena. Agindu horren bitartez, Nafarroako Foru Komunitatean, frekuentzia-modulazioarekin, uhin metrikoetan irratidifusio soinuduna egiteko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen hiru lizentzia onartu ziren, horietako bi Auritzerako eta hirugarrena Iruñerako, foru agindu bidez deituta.
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak uztailaren 3an emandako 21/2017 Foru Aginduaren bitartez onartu zen Nafarroako Foru Komunitatean, frekuentzia-modulazioarekin, uhin metrikoetan irratidifusio soinuduna egiteko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen hiru lizentziaren lehiaketa, horietako bi Auritzerako eta hirugarrena Iruñerako.
Lehiaketaren deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2017ko uztailaren 26an (143. zk.). Oharturik aipatu foru aginduari eranskin bezala argitaratu ziren arauetan zenbait akats daudela, komenigarrai da lehiaketaren deialdia baliorik gabe uztea, segurtasun juridikoagatik.
Komunikazio eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak egindako proposamenaren arabera, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen zuen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretu bidez emandako eskudantziez baliatuz,
AGINDU DUT:
1. Balio gabe uztea 21/2017 Foru Agindua, uztailaren 3koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean, frekuentzia-modulazioarekin, uhin metrikoetan irratidifusio soinuduna egiteko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen hiru lizentziaren lehiaketa onartzen duena. Lizentzietako bi, 93.2 Mhz eta 97.9 Mhz, Auritzerako ziren, eta hirugarrena, 105.6 Mhz, Iruñerako, irabazi asmorik gabeko zerbitzu irratifoniko komunitarioetarako.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren interneteko atarian (www.navarra.es) argitaratzea.
3. Foru agindu honen berri ematea Komunikazio eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari eta Telekomunikazioen Ikuskaritzako Nafarroako Probintzia Buruzagitzari, dagozkion ondorioak izan ditzan.
4. Foru agindu honen aurka, administrazio-bideari amaiera ematen ez diona, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruña, 2017ko abuztuaren 7an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F1709456