153. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Administrari-ofiziala izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian onartutako izangaien behin-behineko zerrenda. Onespena

Berriobeitiko Udaleko jarduneko alkateak 434/2017 Ebazpena eman zuen, 2017ko uztailaren 21ean. Hona hemen haren testu osoa:

“Ikusirik Alkatetzak 2017ko apirilaren 18an emandako Ebazpena, Berriobeitiko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia eta oinarriak onetsi dituena.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da, deialdiaren 4.1 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea ebazpen baten bidez, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Horrenbertzez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2.h) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, Berriobeitiko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian.

Deialdia Alkatetzaren 2017ko apirilaren 18ko Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Bigarrena.–Adieraztea ez dela izangai bazterturik egon.

Hirugarrena.–Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriobeitin, 2017ko uztailaren 21ean.–Jarduneko alkatea, Koldo Abrego Primo.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

ANA M.ª PÉREZ MUÑOZ

Iragarkiaren kodea: L1708949