153. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Kultur koordinatzaile eta teknikari izateko lanpostu bat betetzeko deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda. Onespena

2017ko ekainaren 30ean, Berriobeitiko Udaleko alkate udalburuak 397/2017 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

“Ikusirik Alkatetzak 2017ko apirilaren 18an emandako Ebazpena, Berriobeitiko Udaleko kultur koordinatzaile eta teknikari izateko lanpostu bat barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta oinarriak onetsi dituena.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da, deialdiaren 4.3 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea ebazpen baten bidez, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2.h) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, Berriobeitiko Udaleko kultur koordinatzaile eta teknikari izateko lanpostu bat barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Deialdia Alkatetzaren 2017ko apirilaren 18ko Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Bigarrena.–Proba egiteko eguna ezartzea, 2017ko irailaren 29an, 9:00etan, Berriobeitiko Udaletxean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriobeitin, 2017ko uztailaren 21ean.–Jarduneko alkatea, Koldo Abrego Primo.

ERANSKINA

Izangai onartuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

MARTA GURUCIAGA REPÁRAZ

Iragarkiaren kodea: L1708935