153. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia, Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozesurari buruzko 284/2017 prozedura arruntean interesdun direnentzat.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren 2017ko abuztuaren 1eko ofizioaren bidez, agintzen da espediente administratiboa igor dakiola Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta interesdunak epatu daitezela 284/2017 prozedura arruntean. Leire Gutiérrez Monasteriok sustatu zuen, errekurtsoa jarri baitzuen Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 4ko 1769/2016 Ebazpenaren aurka (ebazpen horren bidez onetsi zen merezimenduen behin betiko balorazioa, lehiaketaldian, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduran) eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 1eko 1934/2016 Ebazpenaren aurka (ebazpen horren bidez onetsi ziren hautapen prozedura gainditu duten izangaien zerrendak, hizkuntzaren eta espezialitatearen arabera sailkatuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduran). Hautapen prozedura hori Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 12ko 400/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, Musika (euskara) espezialitateko interesdun guztiei dei egiten zaie, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2017ko abuztuaren 1ean.–Idazkari tekniko nagusia, Begoña Alfaro Oricáin.

Iragarkiaren kodea: F1709210