153. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1528E/2017 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez lanpostu hutsak esleitzen dira, merezimendu lehiaketa bidez, erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialista (emagina) izateko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 18ko 1768E/2016 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen 6 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidez, erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialista (emagina) izateko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan. Deialdi hori 2016ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28an.

Epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lanpostu hutsak esleitzea, merezimendu lehiaketa bidez, erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialista (emagina) izateko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan, honako izangai hauei:

–O-NOZko lekualdatzea:

Achotegui Azpitarte, María Teresa, lanpostu bat Lizarrako García Orcoyen ospitalean aritzeko, 62968 zenbakiduna.

–Lekualdatze nazionaleko txanda:

–Zubiri Ramirez, M.ª Cristina, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean, 70109 zenbakiduna.

2. Lehiatzaileek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez badira, esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat.

5. Ebazpen hau igortzea Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura eta Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko abuztuaren 3an.–Absentziagatik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritzako zuzendaria, Alfredo Martínez Larrea. (171/2015 Foru Dekretua, irailaren 3koa).

Iragarkiaren kodea: F1709345