152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Alkatetzaren dekretua

Esp. ZE 6/2017.

Joseba Otondo Bikondoak, Baztango (Nafarroa) Udaleko alkate udalburuak, legez ditudan eskumenei jarraikiz, 2017ko apirilaren 26an, Ebazpen hau dekretatu dut:

Ikusita 2016/05/12ko salaketaren akta, Guardia Zibilak egina.

Honakoak kontuan harturik:

Aipatutako gertaera, alegia, kontrolik gabe arriskutsuak diren hondakinak botatzea, egoera horrekin loturiko gertaera berriak egiaztatzea eta xehe ezartzea eragotzi gabe, Hondakinen eta lur kutsatuen 22/2011 Legearen 46.4.b 46.3.o atalean ezartzen den arau-haustea osatzen da (46.2.c-an ezartzen den arau-haustearekin lotuta).

Juan Bidegain Plaza da arau-hauste horren erantzulea, espediente honen arrazoi diren ekintzen egile gisa.

Baztango Udaleko alkate udalburuak du prozedura ebazteko eskumena.

Urriaren 1eko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 24. artikuluari jarraikiz, interesdunek espedientearen instruktorearen edota idazkariaren errekusazioa abiarazten ahal dute.

Ikusita aipatutako artikuluak eta aplikatzen ahal diren gainerako xedapenak, honakoa,

Agintzen dut:

1. Juan Bidegain Plaza jaunari zehapen-espedientea irekitzea, Ordoki poligonoko 44. lurzatiko 111. nabean hondakin arriskutsuak era deskontrolatuan utzi, isuri edo deusezteagatik. Hori Hondakinen eta lur kutsatuen 22/2011 Legearen 46.4.b. artikuluan zehaztuta dagoen arau-haustea da (46.2.c-an ezartzen den arau-haustearekin lotuta). Aipaturiko Hondakinen eta lur kutsatuen 22/2011 Legearen 47.1.C artikuluak honako hau dio: Arau-hauste arinak gehienez 900 euroko isunarekin zehatuko dira eta gehienez 9.000 euroko isunarekin hondakin arriskutsuen kasuan. Halaber, Hondakinen eta lur kutsatuen 22/2011 Legearen 48. artikuluak dioenez, Administrazio Publikoek zehapena arau-haustea ekarri duen ekintzari behar bezala egokitzen zaiola zainduko dute, honako hauek bereziki begitaturik: ekintza horien ondorioak bai eta izanen dituzten eraginak pertsonen osasunean eta segurtasunean nahiz ingurumenean edo legeak babesten dituen ondasunetan. Azaldutakoa kontuan harturik eta aipaturiko araudiarekin bat eta jokabideari erreparaturik, isuna 901 euroan kuantifikatu daiteke.

2. Julen Urbiola Loiarte espedientearen instruktore izendatzea.

3. Ebazpen hau Juan Bidegain Plaza jaunari eta espedientearen instruktore den Julen Urbiola jaunari jakinaraztea.

4. Juan Bidegain Plaza jaunari jakinaraztea zortzi eguneko epea duela instruktorearen errekusazioa eskatzeko.

5. Interesdunei adieraztea, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2-f artikuluari jarraikiz, 15 eguneko epea dutela egoki jotzen dituzten alegazio eta agiriak aurkezteko eta, hala baderitzote, frogak proposatzeko, horretarako erabiliko dituzten baliabideak zehaztuta. Halaber, ohartarazten zaie aipatutako epean zehapen- prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren kontrako alegaziorik egin ezean, irekitzeko ebazpen-proposamentzat jotzen ahalko dela egotzitako erantzukizunaren inguruko erabaki zehatza jasotzen duenean eta goian aipatu legearen 89. artikuluan aurreikusitako ondorioak izanen dituela.

Era berean, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikuluari jarraikiz, interesdunek prozeduraren edozein unetan izapidea eta hartutako izapide-egintzak zertan diren jakiteko eskubidea dute, baita agiriak ikusteko eta kopiak eskuratzeko ere. Entzunaldi-izapidea izan aitzinetik, interesdunek alegazioak egiten ahalko dituzte eta egoki jotzen dituzten agiriak aurkeztu.

Beharrezko ondorioetarako jakinarazten dizut tramitazio jarduera izanik ez dela administrazio bidez errekurtsoa aurkezten ahal.

Elizondon (Baztan), 2017ko apirilaren 26an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1708496