152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: obretarako baimena eskatzea.Eskatzailea: Natividad Bazo Setoain.

I.F.Z. zenbakia: 72652647V.

Helbidea: Pekotxeta auzoa, 7, 31660 Luzaide (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Luzaide.

Tokia: Pekotxeta.

Udal-mugartea eta probintzia: Luzaide (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lanen xedea hormigoizko zimendu berria jartzea da, ukitutako etxeari eta ubideratzeko hormari eusteko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Luzaideko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2017ko uztailaren 20an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E1708878