152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-A-128

Mercedes Osácar Ilarreguik honako datu eta ezaugarri hauek dituen azaleko uren eta euri uren aprobetxamendua eskatu du:

Euri uren aprobetxamendua koordenatu puntu honetan egonen da: UTM ETRS89 (608.470, 4.741.642) 30 zona; Iruñeko 7. poligonoko 2445. lurzatian dauden eraikinetako ura bildu, eta gero 27,84 m³-ko idoi batera bideratuko da. Azaleko uren aprobetxamenduan, berriz, Arga ibaiaren ibilgutik ura zuzenean hartuko da, eskuinaldetik, koordenatu puntu honetan: UTM ETRS89 (608.415, 4.741.538) 30 zona; bertatik, ura ponpa baten bidez hartuko da, 1 l/s-ko uneko emaria gehienez ere. Ponpa hori ureztatu beharreko lursailean egonen da, eta xurgapen hodia, 77 mm-ko diametrokoa, lurpetik joanen da ponpa dagoen etxolatik ibairaino, Iruñeko 7. poligonoko 2445. lurzatian barna. Ponparen etxolatik aluminiozko hodi modularrak konektatuko dira, 50 eta 70 mm-koak, ureztatzeko bi eremutaraino; ibilguko harguneko aprobetxamenduaren barne erregulaziorako euri uren idoia eta PVCzko 5 biltegi erabiliko dira, m³ bana dutenak.

Ureztatzeko azalera Iruñeko 7. poligonoko 2446. lurzatian dauden bi eremuk osatzen dute, bata 628 m²-koa eta bestea 536 m²-koa; 628 m²-koa ureztatuko da, eta atsedena eman nahi zaionean, bestea, 536 m²-koa. Arga ibaitik urtean hartu behar den gehieneko bolumena 339,9 m³-koa izanen da, maiatzetik irailera, biak barne, eta gainerako hilabeteetan euri uren aprobetxamenduaren bidez ureztatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko uztailaren 17an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1709041