152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-286

Miguel Jiménez Murok honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Miguel Jiménez Muro.

Xedea: etxebizitza bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena, (1. poligonoa, 231. lurzatia).

Ibilgua: Zabaleta erreka (Arga ibaia).

Isurketa eginen den udal mugapea: Mendigorria (Nafarroa).

Etxeko hondakin uren isurketak, gehienez ere, 247 m³-ko bolumena du urtean; Zabaleta errekaren ibilgura aterako da 180 metroko luzera duen hodi baten bidez, erabateko oxidaziorako arazte sistema aurrefabrikatu batetik pasa ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko uztailaren 19an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1709009