152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-815

María Isabel Olave Villarónek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: María Isabel Olave Villarón.

Xedea: etxebizitza bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Urtasun-Esteribar (Nafarroa).

Etxeko uren isurketak, gehienez ere, 150 m³-ko bolumena du urtean; lurrean iragaziz aterako da (30. poligonoa, 186. lurzatia), hobi septiko aurrefabrikatu batetik pasarazi ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko ekainaren 30ean.–Ur komisarioa, eskuordez, Uren Kalitatearen Arloko burua, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1708665