152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Onartzea edateko urez hornitzeko eskumenak, Ultzamako Udalak eskuordetuak, Arraitz-Orkin, Auza eta Suarbe herriei dagokienez, eta zerbitzua martxan jartzea

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2017ko uztailaren 3an egin bilkura berezian, udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, honako hau erabaki du:

Berrestea Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak 2017ko apirilaren 7an harturiko erabaki hau:

“Gaia: onartzea edateko urez hornitzeko eskumenak, Ultzamako Udalak eskuordetuak, Arraitz-Orkin, Auza eta Suarbe herriei dagozkienak, eta zerbitzua martxan jartzea.

1.–Onartzea edateko urez hornitzeko eta saneamenduko eskumenak, Ultzamako Udalak Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari eskuordetuak, honako udalerri hauei dagokienez: Arraitz-Orkin, Auza eta Suarbe; honako baldintza hauei jarraikiz:

–Eskuordetza modu iraunkorrean eginen da, eta ondorioak sortuko ditu 2017ko apirilaren 1ean.

–Eskuordetzaren edukia, norainokoa eta baldintzak Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuetan adierazitakoak dira; estatutuok 2011ko otsailaren 9an onetsi, eta 2011ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, apirilaren 18an.

–Eskumenak eskuordetu dituen udalak zerbitzua emateko behar diren baliabide ekonomikoak eta materialak emanen dizkio Ultzanueta Mankomunitateari; hori guztia bat etorrita estatutu horiekin eta Mankomunitateko organoek modu baliozkoan hartzen dituzten erabakien edukiarekin.

2.–Horrenbestez, erabaki da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak bere gain hartzea orain arte Ultzamako Udalaren esku zeuden eskubide eta betebehar guztiak, Arraitz-Orkin, Auza eta Suarbeko mugapeetan edateko uraren hornidura eta saneamendua egiteko eskumen eta zerbitzu publikoei dagokienez.

3.–Erabaki hau igortzea Ultzamako Udalari, Arraitz-Orkin, Auza eta Suarbeko kontzejuei, Nafarroako Gobernuaren Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari eta NILSA enpresa publikoari.”

Larraintzarren (Ultzama), 2017ko uztailaren 3an.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1708682