152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko. Hasierako onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko Kideen Batzarrak, 2017ko uztailaren 3an egin osoko bilkura arruntean, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoa edukita, hasiera batean onetsi zuen Odietako Udalaren datuak babesteko udal ordenantza. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta hogeita hamar egunean Mankomunitateko iragarki oholean paratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2017ko uztailaren 3an.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1708681