152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOKIZ MENDIKO BATZARRA

Aurrekontuko 1/2017 aldaketa. Behin betiko onespena

2017ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24an, aurrekontuan 1/2017 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, hasierako onespenean nola eta bere hartantxe onetsi den behin betiko, argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

–Kreditu berezia gaitzea, 12.503,60 eurokoa, "4129-61900 Abeltzaintzako azpiegiturak Lokiz mendian (Larreineta baltsa)" izeneko gastuen partida berrian. Ondorengo hauen bidez finantzatuko da:

75050.–Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza - LGENF: 6.200,00 euro.8700.–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 6.303,60 euro.

Guztira: 12.503,60 euro.

Ameskoabarrena, 2017ko maiatzaren 18an.–Batzarreko burua, Javier Piérola García.

Iragarkiaren kodea: L1708556