152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Deialdia, Udaleko Obra Zerbitzuko zerbitzu anitzetako ofizial izateko bi lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena

DEIALDIAREN EMAITZA

Amaitu da Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuko zerbitzu anitzetako ofizial izateko bi lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren hautapen prozedura. Deialdi horren oinarriak 2017ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, otsailaren 14an. Epaimahaiak ondoko hauek izendatzeko proposamena egin du, hauek baitira probak gainditu eta puntu gehien lortu dituzten izangaiak:

SEBASTIAN AZPÍROZ ARANDÍA

JESÚS M.ª IRURETAGOYENA HERNANDORENA

Kontuan izanik kontratazio proposamen horren iragarkia 2017ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dela, ekainaren 1ean, eta izangaiek aurkeztu dituztela deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela erakusten duten egiaztagiriak, Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak, uztailaren 4ko 498/2017 Ebazpenaren bitartez, agindu du aipatu izangaiak izendatzea Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuko zerbitzu anitzetako ofizial izateko lanpostuak betetzeko, C mailakoak, 2017ko abuztuaren 1etik aurrera; eta deialdiaren emaitza argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deialdiaren beraren 10.1 oinarrian ezarritakoa betez.

Atarrabian, 2017ko uztailaren 18an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1708722