2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Goranzko doiketak, 2017rako luzatutako 2016ko aurrekontua. Hasierako onespena
Vianako Udalak, 2017ko uztailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen goranzko doiketak 2017rako luzatutako 2016ko aurrekontuan. Zenbatekoa, guztira 19.500,00 eurokoa da.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Vianan, 2017ko uztailaren 14an.–Alkatea, José Luis Murguiondo Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1708649