152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Goranzko doikuntzak 2017rako luzatutako 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2017ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen goranzko doikuntzak 2017rako luzatutako 2016ko aurrekontuan.

2017ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 19an, hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin goranzko doikuntzak behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

VII. kapitulua: 3.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

Aurrekontu luzatuaren marjina: 3.000,00 euro.

Vianan, 2017ko uztailaren 11n.–Alkatea, José Luis Murguiondo Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1708552