152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

A-6 eremuko 3. poligonoko 919. lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2017ko ekainaren 29an egin osoko bilkura arruntean, behin betikoz onetsi zuen 3. poligonoko 919. lurzatiaren xehetasun azterlana, Valtierrako Udal Planeko hiri-lurzoru finkatuko A-6 eremuan Amaia Araiz Sagastik sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Valtierran, 2017ko uztailaren 14an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1708666