152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa 2017ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraituz, jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan baita, behin betiko onetsi da aldaketa 2017ko plantilla organikoan. Horren ondorioz, plantilla organikoan aldatu egiten da udaltzain izateko lanpostuen sarbidea, “oposizio-lehiaketa” izatetik geroan “oposizioa” izatera pasatzeko. Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 22an.

Sarrigurenen, 2017ko uztailaren 18an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1708723