152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Herri-lurren okupazioa erlategi bat jartzeko

Untzueko Udalak, 2017ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 20 m²ko okupazioa, herri-lurretako 2. poligonoko 521. lurzatiko C azpieremuan, 6 erlauntzeko erlategi bat jartzeko.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluan ezarritakoarekin bat, agintzen da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean, 15 egunean jendaurrean egon dadin. Epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Untzuen, 2017ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Encarna Ducun Izpura.

Iragarkiaren kodea: L1708530