152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Alkatetza beste baten esku uztea

Udal honetako alkateak, 2017ko ekainaren 15ean, 19/2017 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

Udal honetako alkatea, bidezko arrazoiak direla-eta udalerritik kanpo izanen denez 2017ko uztailaren 21, 22, 23, 24 eta 25ean, kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua lege testu horren beraren 44. artikuluari dagokionez, esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez

EBATZI DUT:

1. Lehen alkateorde Eduardo Aldunate Ongayren esku uztea alkate gisa eman zaizkidan eginbeharrak, 2016ko uztailaren 21, 22, 23, 24 eta 25ean.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez ezarritako ondorioetarako.

3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea eta osoko bilkurari horren berri ematea.

Uxuen, 2017ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L1708618