2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
Aurrekontuko 6/2017 aldaketa.
Hasierako onespena
San Adriango Udalak, 2017ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 6. aldaketa Udalaren 2017ko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
San Adrianen, 2017ko uztailaren 12an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1708602