152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

71C/2017 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Antsoaineko FM Logistic Ibérica SL enpresaren Hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Antsoaineko FM Logistic Ibérica SL enpresaren Hitzarmen kolektiboa aztertu da (kode zenbakia: 31100171012014), erregistro honetan 2017ko maiatzaren 15ean sartu zena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek (UGT) 2017ko otsailaren 8an sinatu ostean Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. ataletan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.

Iruñea, 2017ko ekainaren 15a.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia. Izaskun Goñi Razquin.

FM Logistic Ibérica SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1708741