152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa puntuala, Alde Historikoko Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Berezian. Hasierako onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: María Mercedes Aranegui Medrano. Xedea: Egungo 1/351. katastro lurzatian dauden eraikinak islatzea (1/109. jatorrizko lurzatiaren hego-ekialdean) eta bi fitxa partikular bereizi sartzea ateratzen diren bi lurzati bakoitzarendako (1. Poligonoko 351. eta 352. lurzatiak). Tokia: 1. poligonoa, 351 eta 352. lurzatiak.

Garesen, 2017ko uztailaren 17an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1708685