152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Kredituari buruzko aldaketa 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2017ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik, onetsi zuen 720.000 euroko kreditu-transferentzia egitea 40/13400/609000 “Azpiegiturak eta erabilera publikoko ondasunak” kontu-sailetik 90/23990/609000 “Azpiegiturak eta erabilera publikoko ondasunak” kontu-sailera.

Indarrean diren xedapenak betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Zuzendaritzan (Udaletxeko plazan, z.g., 4. solairuan) hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da aurrekontuko aldaketa hori. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko uztailaren 17an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1708667