152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OKO

Ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Okoko Udalak, 2017ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Okon, 2017ko uztailaren 11n.–Alkate udalburua, Roberto Arbizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1708537