152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

DEKRETATU DUT:

Lehena.–Alkatea udalerritik kanpo izanen baita 2017ko uztailaren 22tik 29ra, biak barne, haren ordezkoa behar da eta, horregatik, barneko prestasun arrazoiak direla medio, Udalbatzako zinegotzi Jesús María Mar Itúrbideren esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Bigarrena.–Udalbatzari honen berri ematea ebazpen honen ondotik egiten duen lehen osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitara ematea.

Arradan (Murillo el Cuende), 2017ko uztailaren 13an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1708590