152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

164E/2017 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez,”Arte ikasketetan sakontzeko beken deialdia. Argorart-2017” izeneko diru-laguntzen deialdian aurkeztutako eskabideak baloratu behar dituen batzordeko kideak izendatzen dira.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean “Arte ikasketetan sakontzeko beken deialdia. Argorart-2017” izeneko diru-laguntzen deialdirako ebaluazio batzordeko kideak izendatzea proposatzen da.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak maiatzaren 16an emandako 19E/2017 Foru Aginduaren bidez, “Arte ikasketetan sakontzeko beken deialdia. Argorart-2017” izeneko diru-laguntzen deialdirako oinarri arautzaileak onetsi ziren, gastua baimendu zen eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu.

Arestian aipatutako deialdiaren oinarrietan ezarri zenez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako batzorde batek aztertuko ditu aurkeztutako eskabideak.

Kultur Ekintza Zerbitzuak eskaera aurkeztuak aztertzeko batzordeko kideen izendapena proposatu du.

Irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. “Arte ikasketetan sakontzeko beken deialdia. Argorart-2017” deialdian honako hauek izendatzea eskaerak ebaluatzeko batzordeko kide:

–Dori López Jurío andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria. Batzordeko burua izanen da.

–Mª Carmen Oroz Iribarren andrea, Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua, edo, horren ordez, Yolanda Osés Pérez andrea, Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua. Batzordekidea izanen da.

–Mikel Ozkoidi Pérez jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Kultura Herrikoiaren Bulegoko burua. Batzordekidea izanen da.

–Urko Ocaña Gómez jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikaria, edo, horren ordez, Roberto Rebolé Armendáriz jauna, Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikaria. Batzordeko idazkaria izanen da. Hizpidea izanen du baina botorik ez.

Arte Plastikoetako espezialitatearen batzordea:

–Susana Irigaray Soto andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Museoen Zerbitzuko zuzendaria. Batzordekidea izanen da.

–Iñaki Otsoa Etxeberria jauna, Iruñeko Arte Eskolako Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaslea. Batzordekidea izanen da.

Ikus-entzunezko Arteetako espezialitatearen batzordea:

–Puy Oria Rubio andrea, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea. Batzordekidea izanen da.

–Arturo Cisneros Samper jauna, NAPAReko ordezkaria. Batzordekidea izanen da.

Arte Eszenikoetako espezialitatearen batzordea:

–Margarida Troget i Tauill andrea, Lleidako L’Escorxador udal antzokiaren zuzendaria 1998tik 2015era bitartean. Batzordekidea izanen da.

–Olatz Beobide Egaña andrea, zuzendaria eta koreografoa. Batzordekidea izanen da.

Musikako espezialitatearen batzordea:

–Carmen Arbizu López andrea, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea. Batzordekidea izanen da.

–Marcos Andrés Vierge, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea. Batzordekidea izanen da.

–Carlos Etxeberria, Iruñeko “Pablo Sarasate” musika kontserbatorio profesionaleko zuzendaria. Batzordekidea izanen da.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2017ko uztailaren 26an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Fernando Pérez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F1709019