152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

S-4 sektoreko 945.etik 949.era arteko eta 954. eta 955. lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2017ko uztailaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Espartzako S-4 sektoreko 945.etik 949.era arteko eta 954. eta 955. lurzatien xehetasun azterlana, Alvaro Xabier Aleman Mendibek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2017ko uztailaren 17an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1708692