152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2017ko uztailaren 27an egin bilkuran, erregelamenduzko gehiengo osoaren quoruma izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa, Funesko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan (testu bategina).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu, Udalaren Idazkaritzan egonen baita, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Funesen, 2017ko uztailaren 28an.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1709050