152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharpenak egin ditzaten.

Eskatzailea: Karlos Navarro Andueza. Jarduera: nekazaritzako eta abeltzaintzako nabea. Tokia: Lizarragako 2. poligonoko 3. lurzatia.

Ergoienan, 2017ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Joseba Imaz Berastegui.

Iragarkiaren kodea: L1709339