152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRITZA

Aurrekontuko 2/2017 aldaketa. Hasierako onespena

Ziritzako Udalak, 2017ko uztailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa Udalaren 2017ko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ziritzan, 2017ko uztailaren 12an.–Alkatea, Cristina Porrón Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1708572