152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Gora jotzeko errekurtsoa Foruzaingoko kabo izateko lanpostuen deialdia dela-eta.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 29an emandako 1356/2017 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Foruzaingoko kabo izateko 14 lanpostu betetzeko, kategoriaz igotzeko prozeduraren bidez (2017ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 5ekoa).

Luis Blasco Orduña jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1356/2017 Ebazpenaren aurka. Horren bidez, deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Foruzaingoko kabo izateko 14 lanpostu betetzeko, kategoriaz igotzeko prozeduraren bidez. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2017ko uztailaren 27an.–Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F1709073