152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2017ko aurrekontuko 2., 3., 4., 5. eta 6. aldaketak. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2017ko ekainaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2017ko aurrekontuan aldaketak egiteko 2/2017, 3/2017, 4/2017, 5/2017 eta 6/2017 espedienteak. 5/2017 eta 6/2017 aldaketak 2016ko ekitaldiko superabitaren kargura finantzatzen diren eta finantza aldetik jasangarriak diren inbertsioen aurrekontuko aplikazioei buruzkoak dira. Superabit beretik, 4/2017 aldaketaren bidez, 567.807,73 euro jarri dira zorpetze maila gutxitzeko, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera.

2017ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22an, aurrekontuan aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

AURREKONTUKO 2/2017 ALDAKETA

kreditu transferentziak

GASTUEN AURREKONTUKO GEHIKUNTZA

VI. kapitulua

1/3331/62601.–Kultura etxeko ordenagailuak

1.945,44 euro

GASTUEN AURREKONTUKO MURRIZKETA

VI. kapitulua

1/9200/62601.–Ekipo informatikoak erostea

1.945,44 euro

AURREKONTUKO 3/2017 ALDAKETA

kreditu transferentziak

GASTUEN AURREKONTUKO GEHIKUNTZA

II. KAPITULUA

1/1510/2276001.–Hirigintza zerbitzua

9.000,00 euro

GASTUEN AURREKONTUKO MURRIZKETA

II. KAPITULUA

1/9200/21204.–Udalaren eraikinen liburua sortzea

6.000,00 euro

1/9200/2270602.–Eraik. efiz. ziurt. eta ebaluazio txostena

3.000,00 euro

AURREKONTUKO 4/2017 ALDAKETA

Kreditu-gehigarriak

GASTUEN AURREKONTUKO GEHIKUNTZA

IX. kapitulua

1/3420/91300.–Finantza entit. epe luzeko maileguen amort.

567.807,73 euro

DIRU-SARREREN AURREKONTUA GEHITZEA

VIII. kapitulua

1/87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

567.807,73 euro

AURREKONTUKO 5/2017 ALDAKETA

kreditu berezia

GASTUEN AURREKONTUKO GEHIKUNTZA (FINANTZA ALDETIK JASANGARRIAK DIREN INBERTSIOAK)

VI. kapitulua

1/1533/60902.–Inbertsioa eremu publikoen kontserbazioan

146.000,00 euro

1/1533/60903.–Inb. ez irristatzeko bigarren pasabidean

7.000,00 euro

1 1710 62101.–Inbertsioa lorategietan

6.000,00 euro

1/1710/62102.–Pistaren ondoko lorategia

80.000,00 euro

1/1710/64000.–Mendixken paisaiari buruzko azterlana

6.000,00 euro

1/4540/60902.–Bzar-Artika bidea egokitzea

3.000,00 euro

1/9330/63901.–Erabilera anitzeko tabernako hargune elektrikoa

8.000,00 euro

1/9330/62201.–Artikako behegaina egokitzea

120.000,00 euro

DIRU-SARREREN AURREKONTUA GEHITZEA

VIII. kapitulua

1/87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

376.000,00 euro

AURREKONTUKO 6/2017 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUEN AURREKONTUKO GEHIKUNTZA(FINANTZA ALDETIK JASANGARRIAK DIREN INBERTSIOAK)

VI. kapitulua

1/1330/60901.–Lurreko eta zutikako seinaleztapena

18.000,00 euro

DIRU-SARREREN AURREKONTUA GEHITZEA

VIII. kapitulua

1/87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

18.000,00 euro

Berriobeitin, 2017ko uztailaren 17an.–Jarduneko alkatea, Koldo Abrego Primo.

Iragarkiaren kodea: L1708721