152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia),

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpora izanen baita 2017ko uztailaren 17tik 31ra, haren ordezkoa behar da eta, horregatik, Udalbatzako alkateorde Koldo Fernando Ábrego Primoren esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Berriobeitin, 2017ko uztailaren 13an.–Alkatea, Juan M.ª Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1708621