152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Gora jotzeko errekurtsoak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan goi mailako tituludun lanpostuetan aritzeko izangaien behin betiko puntuazioen eta izangaien zerrenden aurka.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan gertatzen diren beharrak betetzeko, goi mailako tituludun lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda (bata aldi baterako kontratazioetarako, eta, bestea, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko) hautaproben bidez osatzeko prozeduran, gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu ditu Carlos Arriazu Antón jaunak kalifikazio epaimahaiak 2017ko ekainaren 5ean probei buruz argitaratutako behin betiko puntuazioen aurka eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 1495/2017 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan goi mailako tituludun lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak onetsi ziren.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2017ko uztailaren 27an.–Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F1709052