152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa, Arriskutsuak gerta daitezkeen txakurrak eta bestelakoak edukitzea arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2017ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, bertaratu guztiak ados zirela, erabaki zuen aldaketa onestea, Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak eta bestelakoak edukitzea arautzen duen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezten badira, osoko bilkuran haietaz eta aldaketaren behin betiko onespenaz ebatziko da. Halakorik aurkeztu ezean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtuko da.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2017ko uztailaren 6an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1708536