152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Aldaketa 2017ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Alloko Udalak, 2017ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela onetsi zuen 2017ko ekitaldiko plantilla organikoaren aldaketa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu den legeetan agindutakoari jarraikiz.

Espedientea Idazkaritzan paratu zen hamabost egun baliodunean, toki entitatearen iragarki-oholean eta 2017ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13koan, argitaratu ondoan, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta erreklamazioak egin zitzaten.

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jarraian aipatzen den lanpostua amortizatzen da egungo titularrak erretiroa hartuko baitu:

3.–Izena: Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %9, behin-behineko peoien zuzendaritzagatik. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.

Jarraian adieraziko den lanpostua sortu da, indarrean den gastuen aurrekontuko I. kapituluko kontu-sailetan dagozkion zuzkidura ekonomikoak dituena:

3.–Izena: Zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Aldaketa honen ondorioak atzeratu egiten dira harik eta amortizatzen den lanpostuaren titularraren erretiroa gertatu arte.

Allon, 17 de julio de 2017ko uztailaren 17an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1708673