152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Interesdunen epatzeak familia langilea aldi baterako kontratatzeko deialdiaren oinarrien aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruak, 2017ko uztailaren 17an, 125/17 zenbakiko Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

“Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariaren probidentzia, 2017ko ekainaren 15ekoa, aditzera ematen duena M.ª Ángeles Sanzol Quijanok gora jotzeko errekurtsoa paratu duela (17-01315 zenbakiduna) Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruak 2017ko apirilaren 24an emandako ebazpenaren kontra. Horren bidez onetsi ziren deialdiaren oinarriak familia langile lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuaren arabera,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruak 2017ko apirilaren 24an emandako ebazpenaren kontra M.ª Ángeles Sanzol Quijanok paratutako gora jotzeko errekurtsoaren (17-01315 zenbakiduna) kopia eginbidetua. Horren bidez onetsi ziren familia langile lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko deialdiaren oinarriak.

Bigarrena.–Epatzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, espedientean interesdun gisa agertzen diren guztiak, hamar egun balioduneko epean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean.”

Berriozarren, 2017ko uztailaren 17an.–Mankomunitateko burua, Patricia Abad Encinas.

Iragarkiaren kodea: L1708683