152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Errepideak garbitzeko peoien zerrenda osatzeko deialdiaren aurkako 17-00985 gora jotzeko errekurtsoa. Interesdunen epatzea

Gora jotzeko 17-000985 errekurtsoa jaso da, Yolanda Briongos Mateosek aurkeztua, Sonia Briongos Mateosen izenean, Nafarroako Administrazio Auzitegian, Alkatetzaren 250. Ebazpenaren kontra, 2017ko martxoaren 20koa. Ebazpen horren bitartez, onesten da hautatutako izangaien zerrendaren puntuazio ordena, errepideak eta barrukoak garbitzeko peoien zerrenda osatzeko deialdian, Burlatako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aldi baterako kontratuarekin aritzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan, toki entitateen egintza eta erabakiak aurkaratzeari buruzkoan, ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian, dei egiten zaie interesdun diren pertsona edo entitateei hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, Auzitegira, Iruñeko Iturrama kaleko 10.era, ager daitezen interesdun gisa.

Burlatan, 2017ko uztailaren 10ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1708533