152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 26an hartua, Lekunberri de Corte SLk Lekunberrin sustatutako enpresa-proiektua foru intereseko inbertsio gisa deklaratzen duena.

Lekunberri de Corte SLk, 2017ko ekainaren 30ean, Lekunberriko “Sorgailu eolikoen ardatzen fabrikazioa” izeneko enpresa-proiektu berria foru intereseko gisa deklara dadila eskatu du.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak ebaluatu du inbertsio-proiektu hori, non proposatzen baita, kontuan harturik enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Lekunberri de Corte SLk sustaturiko “Sorgailu eolikoen ardatzen fabrikazioa” izeneko enpresa-proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzea, enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordeari igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Lekunberri de Corte SLri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko uztailaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1709017