151. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren 51/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onetsi dira Nafarroako mankomunitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak, kirol-jarduera fisikoen programak sustatzeko 2017-2018 aldian.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 356975.

Lehena.–Onuradunak: Kirol-jarduera fisikoak egiten dituzten Nafarroako Mankomunitateak.

Bigarrena.–Xedea: deialdi honen xedea da diru-laguntzak ematea mankomunitateek antolatzen dituzten eta oro har jende guztiarentzat diren kirol-jarduera fisikoetarako.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: Oinarri arautzaileak Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan daude argitaratuta:https://www.navarra.es/home_es/ServiciosEmpleado/ficha/16154/Subvenciones-a-Entidades-Locales-de-Navarra-para-la-promocion-de-sus-Programas-de-actividad-fisico-deportiva-2017-18

Laugarrena.–Zenbatekoa: 149.000 euro (59.000 euro 2017. urterako eta 90.000 euro 2018. urterako).

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko uztailaren 16an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1708945