151. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

414/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun eta Kirol Zientzietako graduko tituludunentzako prestakuntza beka baten esleipena onesten duena, kirol entrenamenduaren, lesioen prebentzioaren eta jarduera fisikoaren oinarri zientifikoekin zerikusia duten ezagutza teoriko eta praktikoak lor ditzaten, osasunarekin duten loturari dagokionez. Prestakuntza hori Nafarroako Gobernuaren Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan eginen da.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak maiatzaren 3an emandako 36/2017 Foru Aginduaren bidez, Osasun eta Kirol Zientzietako graduko tituludunentzako prestakuntza beka baterako deialdia onetsi zen, kirol entrenamenduaren, lesioen prebentzioaren eta jarduera fisikoaren oinarri zientifikoekin zerikusia duten ezagutza teoriko eta praktikoak lor ditzaten, osasunarekin duten loturari dagokionez. Prestakuntza hori Nafarroako Gobernuaren Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan eginen da. Deialdia 2017ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18an.

Deialdiaren 8. oinarrian adierazten da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendariak esleituko dituela bekak, Batzordeak proposatuta. 9. oinarrian ezartzen da Ebaluazio Batzordeak 6. oinarrian ezarritako merezimenduen baremoaren arabera aztertu eta ebaluatuko dituela aurkezten diren eskaerak, eta, gero, beka emateko proposamena eginen duela, izangai bakoitzak lortutako puntuazioaren araberako lehentasun hurrenkerari jarraikiz.

Kirol Zuzendariordetzak aurkeztu duen txostenean adierazi du zer balorazio irizpide aplikatu diren, bai eta aurkeztutako eskaeren lehentasun ordena ere, irizpide horiek deialdiaren 6. oinarriaren arabera aplikatuta; orobat, proposatu du Iñaki Goikoetxea Galarza jaunari ematea unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatzeko beka, Nafarroako Gobernuaren Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan aritzekoa, 6,47 puntu eskuratu baititu.

Lehentasun ordena:

IZENA

Ikasketa esp.

Batez besteko nota

Unibertsitateko master ofiziala

Ingeles
maila

Argitalpenak

GUZTIRA

Iñaki Goikoetxea

3,67

2

0,8

0

6,47

Saioa Redín

3,96

0

1,6

0

5,56

Unai Xabier Azcárate

3,53

2

0,0

0

5,53

Fermín Eransus

3,42

2

0,0

0

5,42

Pedro Arrieta

3,38

2

0,0

0

5,38

Asier Pazos

3,29

2

0,0

0

5,29

Josu Huarte

4,07

0

1,2

0

5,27

Tim Joanes Roig

3,84

0

1,2

0

5,04

Xabier Zarranz

3,75

0

1,2

0

4,95

Miguel Rebolé

4,10

0

0,8

0

4,90

Sara Carrero

3,97

0

0,8

0

4,77

Amaia Sanz

3,97

0

0,8

0

4,77

Garazi Azcona

3,86

0

0,8

0

4,66

Iker Alonso

3,70

0

0,8

0

4,50

Borja Martínez de Eulate

3,31

0

0,8

0

4,11

Asier Indurain

4,05

0

0,0

0

4,05

Yerai Otermin

3,79

0

0,0

0

3,79

Miguel Ángel Moreno

3,20

0

0,0

0

3,20

Sandra Lizarbe

Ez du ekarri

2

0,0

0

2,00

Beñat Muñoz

Ez du ekarri

0

1,2

0

1,20

Jon Ander Unanua

Ez du ekarri

0

0,0

0

0,00

Onartu ez diren eskaerak:

Eider Delás

Ez ditu baldintzak betetzen. 5. c) oinarria

Juan Ortiz

Ez ditu baldintzak betetzen. 5. b) oinarria

Itsaso Hernández

Ez ditu baldintzak betetzen. 5 c) oinarria

Ángel Arrarás

Ez ditu baldintzak betetzen. 5 c) oinarria

Joanes Asurmendi

Ez ditu baldintzak betetzen. 5 c) oinarria

César Pérez de Zabalza

Ez ditu baldintzak betetzen. 5 c) oinarria

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gazteriaren eta Kirolaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak eman dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iñaki Goikoetxea Galarza jaunari (IFZ: 72815653E) ematea Osasun eta Kirol Zientzietako graduko tituludunentzako prestakuntza beka, 6,47 puntuko balorazioa eskuratu baitu.

Aurreikuspenen arabera, bekaldia 2017ko uztailaren 1ean hasiko da, eta abenduaren 31ra bitarte 5.211,94 euro jasoko ditu guztira, 6 hileko osotan banatuta, 836,94 euro bakoitzean. Diru kopuru horretatik bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuota deskontatuko da, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion kopurua atxikiko da.

Bekaren gastua 10.500 eurokoa da, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari dagozkion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuotak barne, eta partida hauen kargura ordainduko da:

–5.211,94 euro 2017ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Kirol ikerketarako bekak” izeneko A50002 A5130 4809 336100 partidaren kargura.

–5.288,06 euro, 2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den partidaren kargura.

Bekak 2018ko ekainaren 30era arte iraunen du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen).

4. Ebazpen hau Kirolaren Zuzendariordetzara, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko ekainaren 20an.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F1707985