151. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2017ko ekainaren 29an aurrekontua onesteko egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen plantilla organikoa eta funtzionarioen eta administrazio eta lan-kontratudunen izenen zerrenda, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluari jarraikiz.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta gainerako interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Berriozarren, 2017ko ekainaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Patricia Abad Encinas.

Iragarkiaren kodea: L1708325