151. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa 2017ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2017ko ekainaren 29ko osoko bilkuran, erabaki duela hasiera batean onestea aldaketa plantilla organikoan, 8.2, 8.3, 8.6, 8.8 eta 8.10 lanpostuetan lanpostuko osagarria sartuz (ezarritakoarekiko %20ko igoera), ondorio ekonomikoak izanik 2017ko uztailaren 1etik aitzina.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta interesdun guztiek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzaten hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Aipatu epean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Sarrigurenen, 2017ko uztailaren 3an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1708327