151. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aurrekontuko 1/2017 aldaketa. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2017ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran arruntean, hasiera batean onetsi zuen Zangozako Udalaren Kirol Patronatuaren 2017ko aurrekontuan aldaketa egiteko 1. espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zangozan, 2017ko uztailaren 3an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1709027