151. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Aurrekontuko 7/2017 aldaketa. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2017ko uztailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko aurrekontuko 7. aldaketa: herri-lurretako lurzatiak ureztatzeko ekipamenduaren azpiegituretarako inbertsioak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean (uztailaren 20ko 140.a; jendaurreko epearen amaiera abuztuaren 11n) argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Murillo el Fruton, 2017ko uztailaren 31n.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1709135